Itxi

Faktoria magazina

Koronabirusa

Ama hilzorian eta ezin muxu eman

Izaskun Besak kontatu digu lehendik minbizia zuela bere amak eta gero koronabirusak kutsatu duela. Txagorritxuko erietxean dago oso larri, hilzorian eta ezin du amarengana hurbildu.

  • Gaixo baten eskua

    Gaixo baten eskua

    4:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Koronabirusak eragin dituen ondorio tristeetako baten testigantza jaso dugu 'Faktoria' saioan. Alaba bakarra da Izaskun Besa, ama Txagorritxuko erietxean du hilzorian. Minbizia du lehendik, eta koronabirusez kutsatu da. Amarengana egunero joaten da, baina ezin du gerturatu, ezin dio agur modu goxoan esan.

Etxean geratu behar dugulako kexu diren guztiei mezu bat eman nahi izan die Izaskunek: etxean egon beharra baino askoz egoera latzagoak ari dira gertatzen.