Itxi

Faktoria magazina

Josu Bujanda Ertzainburua

"Zubian kontrolak zorroztuko ditugu"

Ertzaintzaren buruak azpimarratu du baimenduta dauden desplazamenduak soilik egiten ari direla bermatuko dutela. Herritarrei "arduraz" jokatzen jarraitzeko deia egin die.

  • Josu Bujanda

    Josu Bujandaren ertxiboko irudi bat

    9:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bihar, martxoak 19, jaieguna da Hego Euskal Herrian, eta ostirala zubi izango dute herritar askok eta askok. Dena dela, konfinamendu egoera honetan, baimendutako desplazamenduak soilik egin daitezkeela azpimarratu du 'Faktoria'n Josu Bujanda Ertzaintzaren buruak, eta, hori bermatzeko, zubian kontrolak zorroztuko dituztela jakinarazi du. Kontroletan azalpen justifikatua baino ez direla eskatzen ari adierazi du, hau da, ez dute paperezko ziurtagiririk eskatzen frantziar estatuan gendarmeak ari diren moduan.

Janaria, oinarrizko gaiak eta botikak erostera joateko, lanera joateko, mendekotasuna duten pertsonak zaintzeko eta txakurrak ateratzeko baimena dugu soilik herritarrok, eta gogorarazi du txakurrak etxe inguruan atera behar direla. Entzuleek egindako deiari erantzunez, umeak etxetik ezin direla atera adierazi du. Etxegabeei dagokienez, Aldundiak eta elkarteak pertsona horiek leku edo egoitza batzuetan konfinatzen ari direla esan du.

Bujandak azpimarratu du Ertzaintza ez dela arazo handirik izaten ari debekuak betearazteko, eta herritarrei deia egin die "arduraz" jokatzen jarrai dezaten, eta eurak "laguntzeko" daudela gogorarazi du.