Itxi

Faktoria

Unai Urretxo, Hego Korea

"Ez dugu mugitzeko debekurik baina, arduraz jokatuz, jendea etxean gelditzen da"

Hego Koreak koronabirusaren garapena gelditzeko hartu dituen neurriak kontatu dizkigu bertan bizi den Unai Urretxo musikariak.

  • Unai Urretxo, Hego Korean bizi den herritarra

    Unai Urretxo, Hego Korean bizi den herritarra

    10:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nazioartean aitortza egin zaio Hego Koreari, gaitzari muga jartzeko abian duen estrategiarengatik baina, bai agintariek eta baita bertan bizi den Unai Urretxo euskal herritarrak ez du baikorregi hitz egin nahi. Hego Koreako Suwon herrian bizi da: "Ezin da esan kontrolpean dagoenik, oso zaila da hori eta Hego Koreako gobernuak kontu handiz ematen ditu adierazpenak". Herrialdeak ez du etxetik ateratzeko debeku ta mugarik jarri baina, jendea ez da kalera asko ateratzen. Eskolak, unibertsitateak, antzerkiak itxita daude baina, lantokiak zabalik daude. "Jendea ez da etxean gelditzen beldurrarengatik, erantzunkizunarengatik, baizik. Herritarra hemen ahalegintzen da ondokoa ez kutsatzen, ahal duten guztia egiten dute ez kutsatzeko eta badakite etxean gelditzea onena dela".

OSASUNA KONTROLATZEKO APLIKAZIOA

Eusko Jaurlaritzak datorren asterako iragarri du osasun egoeraren kontrola egiteko APP edo aplikazio bat. Hego Korean antzeko bat dute eta Unai Urretxok 'Faktoria'n azaldu digu nola funtzionatzen duen: "Gu bizi garen herrian norbait kutsatzen bada, gure  mugikorrera mezu bat iristen zaigu, zein auzotan bizi den esanaz eta beste webgune batean jartzen dute zein auzo edo kaleetan ibili den. Zu ere egun horietan ibili bazara, kuarentenan jartzeko eskatzen dizute". Unai Urretxok kontatu digunez, bide horretatik ahalegintzen dira gaitzaren zabalpenak gelditzen eta "gardentasuna" erakusten dute. "Nora joan behar duzun eta zer egin behar duzun" erakusten dituzte.

TESTak

Hego Korearen arrakastaren beste ertza osasun testk dira. Herritar askori egin zaie, "egunero 20.000 test egitera iritsi dira, zantzuak izan ala ez".