Itxi

Faktoria

Hezkuntzan arrakala

Tele ikasketaren zailtasunak eta erronkak

Konfinamendu garaiotako tele ikasketek agerian uzten dituzte ikasle batzuen eta besteen arteko baliabide desberdintasunak. Hezkuntzaren efektu parekatzaileari eragin diezaioke arrakala horrek.

  • Eskolak itxita daude

    Eskolak itxita daude

    13:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hirugarren astez eskoletako ateak itxita daude. Ezohiko egoera luzatzen ari da eta irakasleak ahaleginak eta bi egiten ari dira hezkuntza programekin jarraitu ahal izateko.

Clasroom, Moodle edota Hangouts bezalako aplikazioez baliatuta ari dira saiatzen ikasleek ikasturteko edukiak jaso ditzaten. 'Faktoria'rekin hitz egin duten irakasle guztiak, ordea, bat datoz esaterakoan ikasle batzuen eta besteen artean diferentzia nabarmenak daudela tele-ikasketekin jarraitzeko baldintzen inguruan.

Interneterako konexio eta aparailu propioa izatea dira askotan oztopo. Beste kasu askotan berriz, gurasoek ez dute modurik behar duten laguntza emateko, ez dituztelako menperatzen hizkuntza, teknologia edota gaitegia.

Joxi Imaz EHUko hezkuntzaren soziologiako irakasleak azaldu digunez, soziologian beti esan izan da gurasoen eskola mailak harreman eta eragin zuzena duela haurren ikasketa prozesuarekin, eta egoera honetan dio badagoela arriskua lehenaz gain ikasle batzuen eta besteen arteko aldea handitzekoa. Hezkuntzari aitortu izan zion efektu parekatzailea arriskuan egon daiteke, ikasle askoren jarraipena egitea zaila delako.