Itxi

Faktoria magazina

Jon Barrenetxea

'Singapurren, itxialdirik gabe, lortu da izurritea kontrolatzea'

Jon Barrenetxea aretxabaletarra Singapurreko osasun arloko ikerlaria da eta azken hiru hilabeteetan herrialdeak jarraitu duen estrategia arrakastatsua kontatu digu.

  • Jon Barrenetxea

    Jon Barrenetxea

    19:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Etorkizunera begiratu eta hemendik aurrerakoa nolakoa izango den imajinatzea zaila egiten zaigu orain. "Dakigun bakarra da apirilaren 9ra arte funtsezkoak ez diren jarduera guztiak geldirik izango direla eta hortik aurrera, apirilaren 12ra arte larrialdi egoerak indarrean jarraituko duela. Baina, hortik aurrera zer? Azken datuen arabera positiboek behera egin dute baina, joera hori izanda ere, normaltasunera bueltatzeko momentua urruti ikusten dugu…"

Gaurkoan, Singapurrera begiratu dugu "Faktoria" saioan. Gurean hartu diren neurrien oso desberdinak hartuz, COVID 19aren aurkako borroka irabazten ari direlako bertan.

Nola egin duten kontatu digu Jon Barrenetxea aretxabaletarrak. Jon, Singapurren bizi da orain bi urte. Bioteknologian graduatua, medikuntza molekularrean masterra egin ondoren doktoretza egitera Asiako herrialdera Joan zen; zehazki Singapore DUKE-NUS Medical Schoolen ari da ikertzen osasun sistemaren baliabideak optimizatzeko neurrietan.

Singaporera duela hiru hilabete eta erdi iritsi zen Covid 19a, ez da konfinamenturik egon eta ez da espero; izan ere, hasierako lehen positiboen ondotik hartu ziren kasu positiboen jarraipen  zorrotzek birusa zabaltzea eragotsi dute.  Duela aste pare bat izan dira koronabirusak hildako lehenengo bi pertsonak.

Mendebaldeko gizarteari mesfidantza eragiten dion gizartearen kontrolaz eta kontrol digitalaz hitz egin dugu Jon Barrenetxearekin.