Itxi

Faktoria

Jon Azkue

"ERTErik gehienak onartutzat emango dira isiltasun administratiboaren bitartez"

Azkueren esanetan lan zentroetan segurtasuna bermatzea enpresaren ardura da, sindikatuek badute zereana eta "Osalan behar denean laguntzeko dago".

  • Jon Azkue, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordea

    Jon Azkue, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordea

    19:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jon Azkue Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordeak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n azaldu duenez koronabirusaren krisia hasi zenetik Euskal Autonomia Erkidegoan aurkeztu diren aldi baterako erregulazio txosten edo ERTEen % 95 onartzen ari dira. Bost eguneko epea du sailak txosten eskariari erantzuteko eta kasurik gehienetan,  espedientearen inguruko ebazpena eman ordez, isiltasun administratiboaren bidea da lan saila erabiltzen ari dena onarpena emateko. Atzora arte 23.719 enpresa izan dira eskaria aurkeztu dutenak, eta denak begiratu arren, erantzunik ez dira kasurik gehienetan ematen ari.

Espedienteei baiezkoa emateko irizpide nagusia jarduera mota dela esan du sailburuordeak eta funtsezko gisa hartuta dauden enpresei ez zaiela ERTEa onartzen.

Bestalde, SEPE estatuko enplegu zerbitzuak esandako oinarri hartuta, Azkuek aurreratu du maiatzaren 10ean kobratuko dutela ERTEra jo behar izan duten enpresetako langileek.

Jardunean diren enpresetan segurtasun neurrien jarraipena egiten ari diren galdetuta lan saileko arduradunak azpimarratu du enpresena dela segurtasun legedia betetzeko ardura, eta langile batzordeetako ordezkariek ere badutela zeresana horretan. Osalan, Jon Azkueren esanetan, "behar denean laguntzeko dago, eta enpresaren batean esku hartzea eskatuz gero, joango gara".

Funtsezkoa den jarduera ekonomiko oro ez eteteagatik ELA eta LAB sindikatuek Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako gobernuaren aurka salaketa jarri izana berriz, "exagerazioa" iruditu zaio Azkueri. Bere esanetan "ez da zalantza garaia, batasun garaia baizik. Ez dago gobernurik munduan langileen osasuna dudan jartzen duenik".