Itxi

Faktoria

Asier Erkoreka 

“Zorionak zuri kantatzera joatea ez dut uste udaltzainon betebeharra denik”

Konfinamendu aginduaren betetze maila handia dagoela dio udaltzain-buruen elkarteko presidenteak eta eurak pedagogia lan handia egiten ari direla azpimarrartu du.

  • Udaltzain eta ertzainak kalean

    Udaltzain eta ertzainak kalean

    13:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Asier Erkoreka Euskadiko udaltzain-buruen elkarteko presidente eta Basauriko udaltzain-buruak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan digunez, azken asteetan bilakaera nabarmena ikusi da euskal gizartean konfinamendu aginduaren betetzeari dagokionez. Hasieran ikusten zen gazteen artean aginduak ez betetzeko joera handiagoa, gaitzak adinekoak erasaten zituela ulertuta. Gaur egun, ordea, Erkorekaren esanetan aginduen betetze maila oso altua da.

13.000 salaketa jarri dituzte ertzainek eta udaltzainek aste hauetan, eta 246 atxilotu izan dira. Hala ere, Asier Erkorekak argi dio, alde punitiboaren gainetik, pedagogia lana egiteko ahaleginean dabiltzala, etxean egoteko aginduaz kontzientziatzen. Enpatiatik, baina asertibitatez, lanean ari direla dio.

Hainbat herritan udaltzain patruilak urteak betetzen dituzten haurrei  “Zorionak zuri” kantua jartzera joateko joerari buruz, udaltzain-buruen elkarteko presidenteak ez du uste hori alkate edo udaltzain-buru bakoitzak harturiko erabakiak direla dio, eta onartu du  udaltzainek jaso izan dituztela alkate eta zinegotzien partetik presioak hori egin dezaten, baina ez dela euren betebeharra. Edonola ere, argi utzi du Euskal Autonomia Erkidegoan dauden 81 udaltzain taldetatik gutxiengoa direla horretan ari direnak.