Itxi

Faktoria magazina

Erresistentzia kutxa

Erresistentzia kutxa sortu dute premia larrian dauden emakumeei laguntzeko

Emakume etorkinen 4 elkartek indarrak batu dituzte diru-iturririk gabe geratu diren etxeetako langileen artean banatzeko. Sheila Melcon Sortzen genero aholkularitzako psikologoa 'Faktoria'n izan dugu.

  • Emakume bat etxe batean lanean

    Emakume bat etxe batean lanean

    11:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Langile askoren behin betiko kaleratzeak; lan kontratuak etetea edota horien baldintzak arbitrarioki aldatzea dira hartutako neurriak, besteak beste, Covid 19a zabaldu zenetik. Krisiak ustekabeko eta zalantzazko eszenatoki baten aurrean jarri gaitu, ez da egoera xamurra; baina batzuk bereziki gaizki pasatzen ari dira.

Gauzak horrela, emakume etorkinen 4 elkartek Erresistentzia kutxaizeneko ekimena jarri dute martxan. Feministas por Nicaragua- Euskal Herria Elkartea, Mujeres con Voz (Getxo) Elkartea, Mujeres Tejiendo Red Elkartea eta Trabajadoras No Domesticadas elkarteak dira, baina beste elkarte batzuen laguntza ere izan dute.

Sheila Melcon Sortzen genero aholkularitzako psikologoak 'Faktoria'n azaldu du emakume horiek pairatzen ari direna eta eurei laguntzeko egiten ari direna. Ekimenarekin bat egin nahi duenak, honako helbidean egin dezake: Erresistentzia kutxa.