Itxi

Faktoria magazina

Elgoibarko udaltzainak

"Ez gara atera kalera herritarren txaloak jasotzeko, esfortzua eskertzeko baino"

Elgoibarko udaltzainen artean panderojolea, albokajolea, danborjolea eta trikitilaria ere badira, eta kalejira egin dute jendearen ahalegina eskertzeko.

  • Elgoibarko udaltzainen kalejira

    Elgoibarko udaltzainen kalejira

    7:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ez dira garai errezak eta bizi dugun egoera honetan asko dira asmorik onenarekin herritarren konfinamendua arintzeko ahaleginetan ari direnak. Elgoibarko udaltzainak ere horretan ari dira. Herriko alkatearen eskaerari erantzuna emanez, egunero musikatzen dituzte kaleak beraien autoan musika jarriz. Kontatu digu Mikel Barroz udaltzainak herritarren erantzuna oso ona izaten ari dela, egunero euren zain dauden familiak izaten direla balkoietan eta hori dela eta, joan den astean pausu bat gehiago ematea erabaki zuten: uniformea kendu gabe eta instrumentua hartuta kalera atera dira, kale isilak alaitzera. Mikel Barroz udaltzaina da udaltzain musikarietako bat.