Faktoria
Pilar Lekuona
"Erizain gehiago behar dira egoiliarrak artatzeko"
Erizain eta profesional falta izanik, COVID-19 koronabirusak egoitzetan gripeak baino ondorio larriagoak uzten dituela dio Pilar Lekuona Gipuzkoako Erizainen Kolegioko presidenteak.
-
Erizain falta
4:20 min
Egoitzetan dagoen erizainen ratioa igo behar dela uste du Pilar Lekuona Gipuzkoako Erizainen Kolegioko presidenteak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n. Baliabideak baino pertsonal falta nabariagoa dela salatu du elkargoko presidenteak, eta, ondorioz, COVID-19 koronabirusak egoera larriagoan uzten dituela egoitzak, gripearekin alderatuta.
Egoitzetarako zein Osakidetzarako erizainen faltaren jakitun direla adierazi du Lekuonak eta hutsune hori betetzeko lanean dabiltzala esan du. Egoitzetako pertsonalak osatu nahi dituzte, egoiliarrak ahalik eta gutxien kutsatzeko.