Itxi

Faktoria magazina

Koronabirusa

"Maria Cristina hotelean zoragarri. Luxua, ospitaleko erizain eta medikuak"

Benito Saizarrek koronabirusa gainditu du eta azken egunetan Maria Cristina hotelean egon da. Hotelera ez daki itzuliko den, baina ospitalera joango da erizain eta medikuak eskertzeko.

  • Benito Saizar egon den gela

    Benito Saizar egon den gela

    12:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Benito Saizar lezoarrak 62 urte ditu eta koronabirusa gainditu du. Xehetasun guztiekin kontatu digu 'Faktoria' saioan bere esperientzia. Une kritikoak pasa ditu erietxean, baina orain sendatuta dago. Inoiz eman dioten albisterik onena eman zioten Maria Cristina hotelean medikuek, COVID-19 birusaren testeko negatiboa.

Ospitaletik etxera bidaltzeko unean, etxeko ezaugarriengatik eta, hotela eskeini zioten eta aukera horri helduta, bost izarreko  luxuzko hotelean egon da. Oso ondo zaindu dute eta zoragarri egon da hotelean, baina ez ditu ahazteko, erietxean jaso dituen arreta eta zaintza. "Ez dakit hotelera itzuliko naizen, baina erietxera bai. Esan nien, hau dena pasatzen denean etorriko naiz". Oso eskertuta dago eta hori da orain sentitzen duena, erizain eta medikuei eskerrak emateko gogoa.