Itxi

Faktoria magazina

David Romtvedt

“Buffaloko euskal komunitatea ikertzen hasi eta euskara ikastea erabaki nuen”

Artista handia da, inondik inora, David Romtvedt. Idazlea, poeta, irakaslea, musikaria eta euskararen maitalea. 

  • David Romtvedt

    David Romtvedt

    28:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

Estatu Batuetako Buffalon bizi da David Romtvedt, baina ez New York estatuko bigarren hiri handienean, 4.000 biztanle dituen herrian baizik. Bertan, bizilagunen % 10ek euskal jatorria dute, baita bere emazteak ere. Euskal komunitatea ikertzen hasi eta euskara ikastea erabaki zuen orain 30 urte, eta Lazkaoko Maizpide euskaltegira etorri zen horretarako.

Fireants eta Ospa musika taldeetan dabil, baita Zaharreri segi dantza taldean ere. Izatez, Unibertsitateko Antropologia irakaslea, poesia ere idazten du, 20 sari baino gehiago irabazi ditu, eta Joxe Mari Iparragirreren olerkien itzulpen liburua, Collected Poems of Joxe Mari Iparragirre, argitaratzear da.