Itxi

Faktoria magazina

El Salvador

"Espainiako pasaportea izanda, ez didate ondo begiratzen"

Jon Brakamonte zumaiarra El Salvadorren harrapatu du COVID-19aren itxialdiak. Muga guztiak itxita ditu. Hamasei hilabete daramatza Ameriketan bidaiatzen eta esperientzia zoragarriak ari da izaten.

  • Jon Brakamonte Coatepeque lakuaren aurreko hostelean

    Jon Brakamonte Coatepeque lakuaren aurreko hostelean

    17:52 min
imagen player
imagen player
imagen player

El Salvadorreko gobernuak neurri zorrotzak hartu dituela kontatu digu Jon Brakamonte zumaiarrak 'Faktoria' saioan. Kasu bakar bat ere izan gabe mugak itxi zituen. Lehenengo kasua Italiara bidaiatu zuen herritar batek eraman zien gero. Kalean norbait justifikaziorik gabe harrapatzen baldin badute, aterpetxe batean sartzen dute, ez diote uzten bere etxera joaten. Eta dirudienez emaitza onak ari da izaten itxialdi zorrotz hori. Ez dute kasu askorik.

Orain turistarik gabe eta muga guztiak itxita, nabarmena da bera kanpotarra dela eta Espainiako pasaportea duenez, ez diote oso ondo begiratzen, Espainia gogor astindu duelako birusak. Itxialdia egiten ari den ostatura joaten zaien medikuak esan dio, jendea kexu dela erosketak egiten eta autobusean ikusten dutelako.

Bere ametsetako bidaia ari da egiten Jon Brakamonte. Argentina, Txile, Bolivia, Peru, Ekuador, Kolonbia, Panama, Costa Rica eta Nikaraguan ibili da,  El Salvadorrera iritsi aurretik. Jende zoragarria aurkitu duela kontatu digu, oso ondo zaindu dutela eta asko ikasi duela bere buruaz eta bizitzaz. Konorabirusaren krisi honekin  "gizaki bezala analisia egin beharko genuke, kapitalismoaren beste krisi bat da hau. Gutxiagorekin bizitzen ikasi behar dugu eta nik hori ikasi dut besteak beste".