Itxi

Faktoria magazina

Oihan Indart

"Nire bizitzaren hiru laurden dantzak betetzen ditu"

Oihan Indart-entzat, dantza, aktibitate profesionala, pasioa, bizi irakaspena eta biziaren ispilua da. Elirale konpainiarekin "O!" ikuskizunaren biran harrapatu du itxialdiak eta kezkatuta dago.

  • Oihan Indart dantzaria

    Oihan Indart dantzaria

    16:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Elirale konpainiaren "O!" ikuskizuna kupula itxi baten barruan kokatzen da. Dantzaria eta ikusleak denak batera barruan, lurrean etzanda, elkarrengandik oso hurbil, elkar ukituz.  Biraren erdian harrapatu ditu itxialdiak eta dena bertan behera utzi behar izan dute. Frantziako Artisten  Estatutuak jasotzen duen "Intermitente" figura horren babesean diru laguntzak jasotzeko, urteko 507 ordu fakturatu horietara iritsi ezinda ikusten dute orain euren burua artista askok eta kezkatuta daude.

Baionako Bilaka dantza kolektiboarekin ere estrenatzear zuten ikuskizun berria, lan asko eginda, Eneko Gil eta Igor Calonge-ren koreografiekin eta hau ere aurkeztu ezinda geratu dira.

Baigorriko bere etxeko itxialditik hitz egin digu Oihan Indart dantzariak 'Faktoria' saioan eta dantza ihesbide ona dela esan digu. Dantzarako gogoa pizten dioten kantuak eskatu dizkiogu eta aitortu digu parrandetan ere dantzari fina dela, nahiz eta batzutan kostatzen zaion hastea.

Dantzak bere bizitzaren hiru laurden betetzen dizkiola aitortu digu eta dantzaren eta generoaren inguruan garrantzitsua ikusten du galdetzea "zergatik ari garen modelo batzuk erreproduzitzen edo zein muga ezartzen dizkiogun gure buruari", baina era berean iruditzen zaio "sinplifikazioa bide bat izan daitekeela, bere buruari galdera gutxiago egitea eta horrela errazago egiten dela aintzinerat".