Itxi

Faktoria

Unibertsitate ikasleak

'Arraroa da pantaila baten atzean ikasten aritzea'

On-line ikasketen garaian, azterketak prestatzen hasi dira unibertsitate mailako ikasleak

  • Unibertsitate mailako ikasleak

    Unibertsitate mailako ikasleak

    4:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

Osasun arloko gradua egiten ari diren hiru ikaslerekin hitz egin dugu 'Faktoria'n: Ainhoa Goikoetxea Medikuntzako laugarren mailan dago, Janire Lasa Farmazia ikasketen azken urtea amaitzen ari da eta Maialen Indakoetxeak, Erizaintza ikasketak hasi ditu Nafarroako Unibertsitatean. Hirurek, martxoaren 12tik, aurrez-aurreko jarduera akademikoa etenda dute eta azken azterketen datak jarri zai daude. Egokitzen ari dira on-line ikasteko eredura baina hirurek aipatzen dute, 'ikasteko sistema berria oso hotza' iruditu zaiela.