Itxi

Faktoria magazina

Nepal

Sorpresa polita eman dio Sukuk Mikel Lizeagari

Mikel Lizeagak 27 urte daramatza Nepalen. Itxialdiak Himalayako mendiak eta Katmanduko zerua nola garbitu dituen kontatu digu eta Sukuk sorpresa eman dio.

  • Suku Maya BK eta Mikel Leizeaga

    Suku Maya BK eta Mikel Leizeaga

    19:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Suku, Aizarnan bizi den nepaldarra da. Sendatzera etorrita bizi da Euskal Herrian. Duela gutxi lortu du giltzurrun txertaketa eta ospitaletik etxera itzuli berria da.

Nepaldik Euskal Herrira etortzerakoan, bidaian eta paper kontuetan lagundu zion Mikel Lizeagak Sukuri eta ospitalean itzultzaile lanetan ere bai.

Koronabirusa eta itxialdia Nepalen nola ari diren bizitzen eta kutsadura  nola jaitsi den kontatu digu Mikel-ek. Duela 30 urte gertatzen ez zena ari da gertatzen: 200 kilometrora, Indiako hainbat lekutatik Himalayako mendiak ikusten dituzte orain. Katmandun horrelako zeru urdinik sekula ikusi gabe zegoen Mikel.

Mikelekin hizketan ari ginela, ezustean Sukuri deitu diogu. Solasaldi polita izan dute nepalieraz. Eskerrak eman dizkio Mikel-i eta muxu ere eman nahi zion. “Ni muxuzalea naiz, baina orain ezin eman muxurik koronabirusagatik” esan digu barrez Sukuk Faktoria saioan.