Faktoria
Liburuaren eguna
'Liburua baino ez'
Konfinamendu garaian irakurketak “mundo infinitutara” eramaten gaituela kontatu digute Katixa Agirre eta Felipe Juaristi idazleek.
-
Liburuaren eguna 2020.
29:33 min
Liburuaren egunak osasun larrialdi betean harrapatu gaituen honetan, irakurketarengan zer bilatzen duten galdetu diogu 'Faktoria'n hainbat idazleri.
“Nobela berrien gose” izaten da beti Ramon Saizarbitoria, eta liburu-dendak itxita dauden honetan, aspaldiko irakurtaldiak berritzen dabil.
Felipe Juaristi “normalean halako hamar edo hogei aldiz gehiago” ari da irakurtzen. Katixa Agirrerentzat, berriz, “iheserako” eta beste mundu batzutara joateko bidea da irakurketa.
Liburudendak itxita izaterarekin ez daude konforme Agirre eta Juaristi, baina ezta harrituta ere. “Egin zitekeen beste modu batean, modu seguruan zabalik izan, baina ez da pentsatu ere egin, azkenean liburuak baino ez dira”, esan du Katixa Agirrek.
Joxean Muñoz Kultura sailburuordearekin ere hitz egin dugu 'Faktoria'n Liburuaren egunari eskainitako tartean, eta konfinamendua hasi zenetik E-liburutegiko maileguak asko ugaldu direla jakinarazi du. “Lehen berrehun mailegu inguru egiten ziren egunero, orain mila eta berreunetik gora”. Liburudendak noiz eta nola zabaltzerik izango den oraindik ez daki sailburuordeak, baina eskaria egin die herritarrei, liburuaren egunean “irakurri, segi liburutegietara eta segi herriko edo auzoko liburudendara. Eroski liburuak eta erosi liburudenda txikietan”