Itxi

Faktoria magazina

COVID 19

"Zeelanda Berriak oso ongi egin du. Gobernuak erabat asmatu du eta hau da ondorioa"

Hilabeteko itxialdi zorrotzaren ondoren, irekierarako urratsak ematen hasi dira. Aditu guztien arabera, eredugarria izan da koronabirusaren aurrean Jacinda Ardern lehen ministroak hartutako erabakiak.

  • Zelanda Berriko hondartza zoragarria

    Zelanda Berriko hondartza zoragarria

    16:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zeelanda Berriko egoera ezagutu nahi izan dugu 'Faktoria'n, eta horretarako azken bost urteetan han bizi den Itziar Goikoetxearekin eta Alex Mujika 2019ko urrian bidaiatzeko asmoz iritsitakoarekin hitz egin dugu. 

Datuak esanguratsuak dira. Hilabetez itxialdi zorrotzean izan ondoren, ia bost milioi herritarreko herrialdean, 1.100 positibo baino gutxiago izan dituzte, 19 herritar hil dira eta ia 900 sendatu. Eta azken egunetan kasu berriak zenbaki bakarreko zifrek osatu dute.

Baina nola izan da hori? Azkar, oso azkar hartu zituelako erabakiak Jacinda Ardern lehen ministroak. Martxoaren 14ean, artean kutsatutako sei kasu besterik ez zirela, 15 eguneko itxialdia agindu zuen hegazkinez iristen ziren guztientzat. Lau egun geroago mugak itxi zituen, eta egun batzuk geroago itxialdi erabatekoa ezarri zuen Zelanda Berriko herritar guztientzat. Gure antzera, erosketak egiteko, bankuetxeetara joateko edo mediku edo farmaziara joateko bakarrik atera zitezkeen, baita etxe inguruan kirola egiteko ere. Horrela, hilabetean, lortu duena ez da izan kurba famatua txikitzea, desagertaraztea baizik.