Faktoria
Ileapaindegiak zabalik?
'Segurtasun neurri horiek bete behar baditugu, ez dakit horrela aterako ote garen'
Izaskun Aldanondo, Oñatiko Sesiñena ile-apaindegiko arduraduna
-
Izaskun Aldanondo ile-apaintzailea
3:42 min
Oñatin ile-apaindegia duen Izaskun Aldanondok ez du batere argi maiatzaren 4tik aurrera negozia zabaltzeko moduan izango ote den. 'Neurri batzuk hartu behar dira, manparak jarri behar dira eta jendea ez dago horretarako prest'. Manparak, esku-larruak eta segurtasun materiala lortzeko modurik ez dute asko eta horiek gabe, ezingo dituzte ateak zabaldu. Ile-apaindegiak dituen metro kopuruen arabera bezero kopurua moldatu beharko duela uste du baina, zalantza asko ditu 'ez dituzte gauzak garbi esan. Etorkizuneko argazkia argi ikusten du:'ilusio handiarekin hasiko gara, pazientzia eskatzen diogu jendeari, ordu piloa egingo dugu lanean baina, segurtasun neurriak bete behar baditugu, ez dakit aterako ote garen'.