Faktoria
Tabernariak zabalik?
'Desastre hutsa da Espainiako gobernuak iragarri duen plana'
Xabier Zabaleta, Donostiako ARATZ ostatuko nagusia
-
Xabier Zabaleta, ARATZ jatetxeko nagusia
4:35 min
'Oso kezkatuta eta larrituta' hartu dute Espainiako gobernuak konfinamendua malgutzeko iragarri duen plana. 'Epeka irekitzeak' ez die bideragarritasun ekonomikorik ematen. Aratzen kasuan, Moncloak agindu duen murrizketarekin, terrazan dituzten 13 mahaitik 4ra jetsiko lirateke eta jantokian 80 bezero izatetik 25era murriztuko lukete, langileen kopuru gutxitzea ekarriko luke. 'Egoera berria da guztiontzat, sakrifizioak egin beharko ditugu' esan du Faktorian Xabier Zabaleta, ARATZ jatetxeko nagusiak 'baina konturatu beharko dute gure enpresek bide bat dutela, bestela ez da posible'.