Faktoria
Apirileko langabezia
'Benetan esanda, ez dakigu pandemiak norarte kaltetuko duen lan merkatua'
Nestor Arana Lanbideko zerbitzu-zuzendariak langabeziaren datuen lehen balorazioa egin du 'Faktoria'n.
-
Nestor Arana, Lanbideko zerbitzu zuzendaria
9:32 min
Nestor Arana Lanbideko zerbitzu zuzendariaren hitzetan 'egoera oso larria da'. Apirilak enplegu galera ekarri du: 10.400 langabe gehiago Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, langabezia tasa % 16an utzi du. Ehunkoei begiratuta, Araban galdu da enplegu gehien eta sektoreka, industriak jasan du kolpe handiena apirilan. Baina, 'ostalaritza eta merkataritza dira arlo kaltetuenak oraindik', Lanbideko arduradunak dioenez. Kezkagarriena, '25-34 urte artekoetan langabeziak egin duela gora gehien, % 13koa da langabezia adin-tarte horretan'.
Etorkizunak kezkatzen du Eusko Jaurlaritza: 'ezin dugu gehiago aurreratu, benetan esanda, ez dakigu pandemiak ze puntutaraino kaltetuko duen lan merkatua'. Zenbakiak halere argiak dira. Euskal Autonomia Erkidegoko lan merkatuak 4 urte egin ditu atzera, legealdi hasierako langabezia kopurura iritsi da. Datu bat nabarmendu du Nestor Aranak: 'apirilan langabezira joan diren 10.400 langabeen artean, erdia baino gehiago, 5.555 herritarrek oinarrizko heziketa baino ez dute. Heziketa eta prestakuntza egin behar da pertsona horiek lan mundura ekartzeko', gaineratu du Aranak.