Itxi

Faktoria magazina

Hil Argi Elkartea

'Kultur sorkuntzek funtzio handia betetzen dute hildakoen aldeko omenaldiak edertzen'

Nere Erkiaga, Hil Argi Elkartekoa: 'koronabirusarekin gertatu dena esplizitatzea beharrezkoa da, bakardadean hil direnak eta haien senideek pasatakoa asko inporta zaigula adieraztea herritar bezala'.

  • Nere Erkiaga Hil Argi Elkartekoa

    Nere Erkiaga Hil Argi Elkartekoa

    19:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bizitza eta heriotza elkarrekin doaz beti, baina adituek diote, gizarte honetan, heriotzaren gaiaren aurrean beste aldera begiratzeko joera handia daukagula oraindik. Koronabirusak heriotza ekarri du etxe askotara; batetik hildakoak hor daude, eta bestetik, gure hildakoak agurtu ezinak eragindako egon ezina eta mina. Hil Argi Elkartea heriotzaren aurrean gizartea ahalduntzeko helburuarekin sortu da eta COVID-19ak eragindako minetako bat da senide eta gertukoak azken orduetan ondo agurtu ezina. Azken orduetako neurrien arabera, beilatokietan 10 lagunera arte egon daitezke; aire librean bada, 15 pertsona ere bai. 

Horiez gain, omenaldi eta ospakizunak egitea ere erabat mugatua dago aforoari dagokionez. Nafarroako gobernuak pasa den astean Nafarroan hildakoak omentzeko keinu instituzionala egin zuen eta zenbait udaletan norbanakoen aldeko keinuak ere egin dira; minutuko isiluneak, argiak piztea eta abar… Hil Argi Elkarteko Nere Erkiagak heriotzaren ahalduntzeari buruz hitz egin du Faktorian; behar bezala agurtu gabe joan zaizkigunak eta haien senide eta lagunak gogoan, agur egiteko formula desberdinak...