Itxi

Faktoria magazina

GIPUZKOAKO CARITAS

"Lanik gabe jarraitzeak kezkatzen nau, batere dirurik gabe zaila da aurrera egitea"

Caritas elkartera jo behar izan du Nereak, bere bizitzan lehen aldiz. Langabeziaren saria bukatzear eta diru sarrerarik gabe, ez du beste aukerarik ikusi. Eta asko dira, Gipuzkoan, bere egoera berean.

  • Emakume bat diru eske, kalean

    Emakume bat diru eske, kalean

    19:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

Oso datu kezkagarriak zabaldu ditu Gipuzkoako Caritasek. Koronabirusak eragindako etenaldi ekonomikoak oso egoera larrian utzi ditu langabezian daudenak, migratzaileak, autonomoak eta lehenagotik ere egoera ekonomiko latza zutenak. Ia 2.400 herritarri eskaintzen dio laguntza elkarte honek Gipuzkoan, eta azken asteetan asko igo da bere testigantza gurean eman duen Nereak bezala eurengana lehen aldiz jo duten herritarren kopurua, % 37. Jon Sardon gizarte langileak eman dizkigu datuak 'Faktoria'n, eta oso kezkatuta daudela azaldu digu. Horrekin batera gipuzkoarrek laguntzeko erakutsi duten jarrera ere goraipatu du Caritaseko langileak.