Itxi

Faktoria magazina

Adi programa

Psikologoarekin hiru saio, doan

"Lagungo" fundazioaren esku utzi du Eusko Jaurlaritzak "Adi" programaren kudeaketa eta honi esker doako hiru saio egiteko aukera dugu psikologoarekin.688768218 da zenbakia.

  • Buru osasuna

    Buru osasuna

    4:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eusko Jaurlaritzaren "inor atzean utzi gabe" izeneko diru funts bereziak lagunduta, ADI programa jarri dute martxan. Psikologoarekin hiru saio doan egiteko aukera ematen du. Programa honen kudeaketa Lagungo Fundazioaren esku utzi du gobernuak eta Txemi Santamaria, Lagungo Fundazioko psikologoarekin hitz egin dugu 'Faktoria' saioan.

Kontatu digu hilabete inguru daramatela zerbitzu hau eskaintzen eta 120 lagun jarri direla eurekin harremanetan. Adin guztietako jendea. Familia, bikote eta harreman arazo asko, bakardadea, beldurra, antsietatea.....bizi dugun egoera bereziak areagotu dituen arazoak.

Normalean aurrez-aurre egiten dute lana eta telefonoz lan egitea erronka bat izan da Lagungo Fundazioko psikologoentzat. Haseran kezka zuten, baina ikusi dute agian jende askorentzat errazagoa dela barruak telefonoz askatzea, anonimotasun handiagoa ematen duelako.

Doako saioak hiru dira eta gehiago behar dela ikusten dutenean eta kasu larriak direnean, beste zerbitzu batzuetara bideratzen dute, beste gizarte zerbitzuekin lotura dute.

ADI programarekin harremanetan jartzeko telefono zenbakia  688768218