Itxi

Faktoria magazina

HAURRAK ETXEALDIAN

'Erronka latza da guztientzat. Ume eta familien esfortzua saritu nahi izan dugu'

Muskizko Udala herriko 1300 haur eta nerabeen etxeetara opariak eramaten ari da gazteen jarrera txalotzeko.

  • Eneko, Ibai eta Maren neba arrebak Izaskun ama eta Andoni Muskizko udaleko teknikariarekin.

    Eneko, Ibai eta Maren neba arrebak Izaskun ama eta Andoni Muskizko udaleko teknikariarekin.

    17:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Munduko zenbait lekutan, baita gurean ere, Iparraldean, umeak eskolara bueltatu diren honetan, azkar egiten dira kalkuluak: bi hilabete luze dira jada umeak etxean direla. Orain, etxealdia ordu betez egunean arinduta, baina, etxean: etxea bihurtu zaie bapatean beraien unibertso nagusia; erronka latza bizitzak gure ume guztiei jarri diena zalantzarik gabe eta hain zuzen ere, egun luze hauetan ume eta gaztetxoek egin duten esfortzua txalotu eta goraipatzeko Muskizko Udalak saritu egin nahi ditu. Egunotan, herriko 1300 ume eta neraberen etxeetan oparia daraman etxeko txirrina ari dira jasotzen. Euren esfortzua aitortzen duen diploma, margoak, auriklarrak eta gozokiak jasotzen ari dira besteak beste beraien etxeetan.

Dagoeneko euren oparitxoa jaso duen familia batekin izan gara: Izaskun Gorospe amak, Maren bost urteko alabak, Eneko 9 urtekoa eta 11 urteko Ibaik  bizitzen ari garen garai honi buruzko beraien sentipenak kontatu dizkigute. Amak aitortu digu lan haundia suposatzen ari zaiola umeen zaintza eta hezkuntza aurrera eramatea eta aurrera begira, bereziki, datorren ikasturteari begira etorri litekeenak kezkatu egiten duela.

Bestalde, Andoni Gartzia gazteria teknikariak ekimenaren zentzua azaldu digu eta aurrera begira udalak familiei lana eta famila uztartzen laguntzeko lanean ari direla aurreratu digu.