Itxi

Faktoria

Kontziliazioa

'Konfinamenduak emakumeoi arduren motxila handitu digu'

Amaia Agirre soziologian doktorea eta Euskal Herriko unibertsitateko irakaslea eta Ander Bergara Gizonduz programako koordinatzailea aritu zaizkigu kontziliazioaz eta itxialdiaz.

  • Kontziliazioa

    Kontziliazioa

    21:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Koronabirusak ekarri duen itxialdiak inoiz baino nabarmenago utzi du 'gizarte familiarista' batean bizi garela. Amaia Agirre soziologaren hitzak dira. 2008ko krisi ekonomikoaren testuinguruan, zaintza lanen ardurari buruzko ikerketa egina du eta orain hamarkada bat ikusitakoa, errepikatzen ari dela uste du. 'Etxe gehienetan oso modu desegokian banatzen ari dira etxeko eta zaintza lanak' esan du Agirre eta 'oso errotuta egoen arazoa, modu bortitzagoan agerian utzi du, salbuespen egoerak arazo kronikoa azaleratu du'.

Gizonduz programako koordinatzailea da Ander Bergara. Bere iritziz 'agerian gelditu da gizarteak ez diela erantzun egokia ematen zaintza-beharrei'. Testigantza indibidualen gainetik, 'egiturazko eta gizartearen arazo bat' ikusten du berak eta aukera baliatzeko deia egin du, zaintzaren egitura aldatu dadin.

Telelanean ari diren hainbat emakumeren testigantzak bildu ditugu: gehienek aitortu dute, 'seme-alaben zaintzaren zama handitu eta arduren-motxila bete zaiela ' .