Itxi

Faktoria

Herri arteko mugimendua

'Kezkatuta gaude, jendea beste urteetan baino arinago etorriko ote den gurera'

Amets Jauregizar, Bakioko alkatea, eta Gilen Garcia, Debako alkatea, izan ditugu herri arteko mugimenduak euren herriei ekarriko dizkien aldaketez hizketan.

  • Herri arteko mugimendua baimenduta

    Herri arteko mugimendua baimenduta

    10:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lurralde historiko barruan herriz-herri mugitzeko baimena indarrean sartzearekin batera, kezka sortu da kostaldeko hainbat herritan. Bigarren etxebizitza kopuru handia duten udalerriak dira, udaran bisitariz betetzen eta konfinamendua arintzearekin batera, beldur dira ez ote diren euren kaleek gainezka egingo. Bakio eta Debako adibideak dira.

Bakion 3.000 biztanletik behera bizi dira neguan; udaran 15.000 izatera iristen dira. Deban, 6.000 lagun inguru erroldatuta daude eta Bakioko hazkundera iritsi gabe, askoz gehiago dira udaran. Bakion hasi dira neurri batzuk hartzen: udaran izaten den zabor eta obretako brigada, aste honetara aurreratu dute. Lasaitasuna eskatu dute bai Bakio, bai Debako alkateek euren herritarrei eta bisitariei : 'segurtasunez espazioa konpartitu behar dela' ulertu behar dute guztiek.