Itxi

Faktoria magazina

Haurdunaldi eta erditzeak

'Haurdunaldi eta erditzeak ez dira errazak izaten ari; estres handia dute emakumeek'

Maite Allika obstetrizia eta pediatria fisioterapeuta da eta bera ere ama izan berri da. Bizipen berezi hau bizi dugun egoera are bereziago honetan bizitzen ari diren emakumeei hitz egin die.

  • Maite Allika erditu ondoren Elaia alabarekin

    Maite Allika erditu ondoren Elaia alabarekin

    16:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gure biografietan kapitulu propioa izango du bizitzen ari garen honek guztiak zalantzarik gabe. Pandemia bakar bat baina bizipen ugari; baita, itxialdian bizitako haurdunaldi zein erditzeak ere. Zailtasun guztien gainetik bizitzak aurrera jarraitzen duela erakusten diguten istorioak.

Gaurkoan bizitzako une berezi horiei begiratu nahi izan diegu; alarma egoerarekin are bereziago bihurtu direnak: etxealdiko haurdunaldi eta erditzeak.

Maite Allika obstetrizia eta pediatria fisioterapeuta da Onerako zentroan eta bera ere ama izan berri da etxealdian. Bere bigarren haurra izanik, etxetik irten ezin izari bere alde ona ere aurkitu dio 'Elaiaren etorrerarekin, familiaren errealitate berrira egokitzeko balio izan digu'.

Badaki hala ere, emakume zein familia guztientzat ez dela garai erraza izan. Fisioterapeuta den aldetik, mugimenduak hain mugatuak izan diren hilabete hauek haurdun dauden emakumeengan izan duen eraginaz hitz egin digu Maitek, alde emozionalari arreta berezia jarriz. Horrez gain, erditu ondorengoari ere begiratu nahi izan dio. Izan ere, erditzearen ondoren emakumeen gorputzak jasaten duen aldaketek profesionalen arreta behar izaten dutela nabarmendu nahi izan du Maitek.  Aurrera begira, maila funtzionalean, erditu berri den emakumea berriz ere eroso eta ondo sentitu dadin bere gorputzarekin.