Faktoria magazina
JANTOKI SOZIALAK
"Koronabirusari esker ikusi dugu politikoek, nahi badute, egoera hobetu dezaketela"
Euskal Herriko bost jantoki sozial eta elikagai bankutan jo dugu atea, koronabirusaren egoerak beren lana nola aldadu duen ezagutzeko.
-
Asko igo da janari bila jantoki sozialetara joaten direnen kopurua.
26:00 min
Koronabirusak eragin latza izan du familia eta norbanako askorengan, baina asko dira, baita ere, egoera hori hobetzeko lanean ari direnak. Jantoki sozialak edo elikagaiak banatzen dituzten elkarteekin hitz egin dugu, Donostiako Harrera Sarean dabilen Itxaso Agirrerekin, Gasteizko Berakah elkarteko Mertxe de Renobales, Donibane Garaziko Bihotzeko Ostatuan aritzen den Marie Helene Erramusperekin, Basauriko Elikagaien Bankuko Amaia Urberuagarekin eta Iruñeko Paris 365 jatetxe sozialeko Miriam Gomez-Garcia arduradunarekin.