Faktoria
Miren Basaras
'Zuhur eta baikor egoteko garaia da'
Pandemiaren aurrean hartu ditugun neurriek ahalbidetuko dute, EHUko mikrobiologoaren arabera, hurrengo olatua "baldin bada, txikiagoa izatea".
-
Miren Basaras
6:28 min
Birusaren berragerraldiari buruzko ziurtasunik ez dago baina pandemiaren aurrean hartu ditugun neurriek ahalbidetuko dute hurrengo olatua, "baldin bada, txikiagoa izatea". Maria Neira Munduko Osasun Erakundeko Osasun Publikoko zuzendariak egin dituen iraragapenekin bat eginez, Miren Basaras EHUko mikrobiologoak zehaztu du azterketa asko falta direla oraindik egiteko eta iragarpen zientifikorik ezin dela egin oraindik.
"Leku itxietan egongo garelako aipatzen da hurrengo olatua orduan etorri litekeela". Hain zuzen ere, irakasleak gogoratu du Txina eta Japonian egin diren azterketek garbi utzi dutela "kanpoan gaudenean, aire librean eta pertsonak banatuago gaudenean birusaren transmisioa askoz zailagoa dela".