Faktoria magazina
Festarik gabe
Festarik gabeko uda, kolpe gogorra da Komunonak eta Basorlegi enpresentzat ere
Komun mugigarriak jartzen ditu festaz-festa "Komunonak" enpresak eta jaietarako plastikozko edalontzi berrerabilgarriak saltzen ditu "Basorlegi" enpresak. Aurtengoa urte latza bientzat.
-
Komunonak enpresako komunak eta Basorlegi enpresako edalontziak
10:49 min
Oscar Salinas, komunonak enpresako arduraduna eta Mikel Almandoz Basorlegi enpresakoa izan ditugu Faktorian.
Komunonak enpresak Legazpin du lantegia eta Gipuzkoa osoan festaz festa ia herririk gehienetan ibiltzen dira komun mugigarriak jartzen. Gainera San Ferminetan, Donostiako Jazzaldian eta beste hainbat ekitalditan ere lan egin izan dute. Baita ezkontzetan ere. Kasu hauetarako luxuzko egurrezko komunak ere badituzte, musika, telebista eta aire girotua dutenak. Itxialdi garaian ezinbesteko jardueratzat hartua izan denez, lantegia irekita izan dute, baina lan gutxi. Hainbat enpresak eskaria egin diete, hori bai, komunak jartzeko. Adibidez kamioilarientzat, enpresetako komunetara sar ez zitezen, kanpoan jarri dizkiete komunak. Baita eskuak garbitzekoak ere.
Basorlegi enpresa Beriain-en dago eta iazko datuen arabera, ia bi milioi edalontzi berrerabilgarri saltzea espero zuen aurten ere. Ondorioz, kalte handia ekarri die festarik gabe geratzeak. Bost urte hauetan enpresa goraka joan da, plastikoa murrizteko eta berrerabiltzeko kontzientziak lagunduta eta une honetan beltz ikusten dute egoera. Euren edalontziei buruz kontatu digute, azken urteetan ahalegina egin dutela edateko soilik izan beharrean, mezuak zabaltzeko ere balio zezaten Basorlegiko edalontziek, erabilitako materialak horretarako aukera ere ematen dielako. Kolore eta diseinu ezberdineko edalontziak egiten dituzte.