Faktoria
Julen Mendoza
"Lengoia desarmatu egin behar dugu"
Errenteriako alkate ohiak dio herri hau bizitzen ari dena transizio bat dela eta ez garela bidea behar bezala egiten ari. Akordio zabalak behar direla dio eta horretarako hizkera berriak behar direla.
-
Julen Mendoza
27:04 min
"Herri honetan transizio bat ari gara pasatzen eta ez gara ondo lantzen ari", esan du Julen Mendoza EH Bilduko Errenteriako alkate ohiak gaur 'Faktoria'n Maite Artolak egin dion elkarrizketa pausatuan. Gaineratu du Espainiara begiratzea besterik ez dagoela ondo egin gabeko bideek zer ondorio dakarten jabetzeko eta akordio zabalak bilatzeko premia azpimarratu du etorkizunean arazoak berragertu ez daitezen. "ETA desagertu zenean 10 urte zituen haur batek, 20 ditu gaur egun. Eta zer ari gara erakusten?", galdetu du. Bidea egitearen apologia egin du alde horretatik. "Nik prozesuetan sinesten dut", esan du eta horretarako "enpatia eta konfidantza gakoak sortu" eta zabaldu egin behar direla.
Eta kontrako norabidean ikusten du, hain zuzen ere, Idoia Mendiaren etxean egindako pintaketen ondoren euskal politikagintzan nagusitzen ari den eztabaida. Jokabide horien kontrakotasunari buruzko adostasuna badagoela dio eta badagoela, baita ere, mezuaren irmotasunari buruzko oinarrizko eztabida bat. "Baina irmotasuna adierazteko modu diferenteak daudela" gogoratuta, "lengoaia desarmatu eta hizkera konpartituak sortzearen beharra" azpimarrattu du. "Iraganeko terminologiara jotzen badugu", iritzi dio, "iraganera jotzen dugu eta posizio berriak eraikitzeko behar dira hizkera berriak".
Oraingo politikagintzan, Mendozaren arabera, "debate politikoa debate etikoa bihurtu dugu eta debate etikoa, politika". "Ari gara eztabaidatzen", gaineratu du, "non kokatzen garen etikaren esparruan edo justiziarenean. Eta badirudi ezin dugula bi dementsioetan aritu. Irmoak izan behar dugu bi dimentsio horietan. Ez dago justiziarik etikarik gabe eta etikari gabeko justiziarik ere ez".
Gertuko elkarrizketa gehiago
*Jon Enparantzaren senideak *Txillardegitarrak *Aitor Esteban *Juan Jose Ibarretxe