Itxi

Faktoria magazina

Istorio ederrak

'Suitzatik bi astorekin oinez iritsi zen eta gurean pasatu du konfinamendu osoa'

Zornotzako Kati-Bi zalditegiko Ibon Alberdik kontatu digu Barbararen historia. Oraindik Suitzara bueltatu ezinda, Bizkaia ezagutzen jarraitzen du emakume abenturazaleak.

  • Ibon Alberdi zalditegiko bi zaldirekin

    Ibon Alberdi zalditegiko bi zaldirekin

    14:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bi astorekin eta oinez. Horrela egin du Barbarak Suitzatik Zornotzara arteko bidea, aurretik baina, penintsula osoa inguratu du. Bere bidaikide izan diren bi astoentzat ostatua behar zuenez, Amorebieta Etxanoko Kati-Bi Klub Hipikora jo zuen. Bertan igardo du negua eta ondoren, guztioi etorri zaigun konfinamendua. Orain, Suitzara bueltatzeko mugen irekieraren zain, Bizkaia ezagutzen ari da andra abenturazalea.

Itxialdiko bi hilabeteetan zalditegian izan duten bezero bakarra izan da Barbara. Orain baina, bigarren fasearekin, berriz martxan da klub hipikoa. Zaldi gainean ikasi nahi duen zazpi urtetik gorako pertsona guztientzako moduko jarduera dela eta, zaldien mundua ezagutzera gonbidatu gaitu Ibon Alberdik zalditegiko arduradunak. Ariketa fisikoaz gain, zaldi gainean igotzera animatzen den ororen emozioetan eragiten duen esperientzia dela kontatu digu zaldi adituak.

Gainera, uda honetarako umeentzako ikastorak eskaintzen ari dira.

Entzun elkarrizketa osoa!