Itxi

Faktoria magazina

Geletara itzulera

"Oso ondo eta arduratsu hasi dira ikasleak"

Lasarteko "Oriarte" BHI-an gaur itzuli dira gelara 2.Batxilergoko ikasleak, azken azterketak egitera eta USE azterketa prestatzera. USE izan ala Selektibitatea izan, denak urduri.

  • Ikasleak gela batean, segurtasun tartea zainduz

    Ikasleak gela batean, segurtasun tartea zainduz

    5:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Itxaso Garmendia Lasarteko Oriarte BHI-ko euskara irakaslea eta 2. Batxilergoko tutorea izan dugu 'Faktoria' saioan. Ikasleak gelara oso ondo eta arduratsu etorri direla adierazi digu, bakoitza bere musukoa jantzita. "Familiek eta ikasleek lan handia egin dute" aitortu du irakasleak . Tutoreek egin duten komunikazio lana ere azpimarratu du. 

Gela bakoitzean gehienez 15 ikasle sartu daitezkeenez, gelak eta lana kasi bikoiztu egin behar izan dituzte.  Bihar 1go Batxilergokoak hasiko dira eta etzi laugarren DBH-koak. Ikastetxe bakoitzak erabaki du noiz eta nola hasi, bete beharreko arauak beteta.

Aurten uztailaren 6, 7 eta 8 an izango dute Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazio azterketa (USE) eta Itxaso Garmendia irakasleak esan digu "gaizki dago nik esatea, baina irakasleak ahalegin handia ari gara egiten USE-ra ondo prestatuta joan daitezen. Oraindik ez dakite azterketa non egingo duten (BEC aipatzen ari dira, FICOBA ere bai...) eta ezjakintasun horrek urduritasuna areagotu egiten du. Bestela ere ezin da ekidin USE azterkek (lehengo Selektibitateak) eragiten duen kezka, asko dutelako jokoan.