Itxi

Faktoria magazina

Kirol eskola

Saskun elkarteak kirol eskola ireki nahi du Nepalen

Saskun elkartea sortu dute diziplina anitzeko gazte talde batek Nepalen kirol eskola bat ireki eta inklusibitatea, elkarlana... moduko baloreak sustatzeko.

  • Saskun elkartea

    Saskun elkartea

    16:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Diziplina anitzeko gazte talde bat elkartu da Saskun elkartea eratu eta Nepalen kirol eskola bat sortzeko. Kirola baliatuz, inklusibitatea, elkarlana, ingurumenaren zainketa, osasuna... sustatu nahi dituzte. Iherai Martin eta Vanessa Blazquez kideak eman dituzte proiektuaren inguruko azalpenak 'Faktoria' saioan.

Elkarlan eta harreman horiek ez dituzte Nepalen bakarrik sustatu nahi, hona ere ekarri nahi dituzte. Horretarako, sare bat sortu nahi dute Goierri mailan eta lehen ekintza modura, zabor bilketa bat antolatu nahi dute, Nepalen daukaten erronkarik handienetarikoa zaborren kudeaketa baita.