Faktoria
Kolapsoa justizian
'Justizian, kolapso izugarria datorkigu'
Pandemiak Euskal Herriko epaitegietan eragin duen hiru hilabeteko etenaldiaren ondoren, arratsaldeko auzi-saioekin itzuli dira epaiketak.
-
Kolapsoa epaitegietan
16:46 min
COVID-19aren agerraldiak bertan behera utzi du justiziaren ohiko lan-martxa. Alarma egoera ezarri zenetik, presazko gaietarako bakarrik ireki dira epaitegiak baina, ekainarekin batera, ohiko kasuak itzuli dira. Berrikuntza nagusi batekin: arratsaldez egingo dituzte auzi-saioak eta abuztua opor hilabete izatetik, lan hilabete izatera pasa da. Ricardo Bandres eta Aner Uriarte, Donostia eta Bilboko epaile dekanoen hitzetan, 'ezinbestean egin beharreko moldaketa' da, justizia 'aurretik kolapsoaren atarian' zegoelako eta orain, are gehiago 'kolapsatuko dela' uste dute. Ez daude horrekin guztiak ados: abokatu eta prokuradoreek alkdaketen aurkako jarrera adierazi dute.
'Faktoria'n, justizia sistemak izango dituen erronkei buruzko iritzia eman digute Aner Uriartek Bilboko epaile-dekanoak, Ricardo Bandresek Donostiako epaile-dekanoak, Virginia Etxaniz Gipuzkoako abokatuen elkarteko zuzendaritzako kideak eta Itziar Mujikak Gipuzkoako abokatuen elkargoko ordezkariak.