Faktoria
Miren Basaras
'Ospitale barruan egonik, hobeto kontrolatu litekeen fokua da Basurtukoa'
Osasun langileei eta pazienteei testak sarritan egitea beharrezkoa jo du mikrobiologoak. Derrigorrezkoa, berriz, terrazetan eta hizketa guneetan maskara jartzea.
-
Miren Basaras
12:09 min
Miren Basaras mikrobiologo eta EHUko irakaslearen arabera, "espero zen berpiztea. Non gertatuko zen jakitea zen kontua". Kezkagarria jo du osasun profesionalak kutsatzea baina iritzi dio ez dela lekurik okerrenean gertatu: "Komunitatean baino hobeto kontrolatu litekeen fokua da Basurtukoa, ospitale barruan izanik jarraipena egitea askoz errazagoa delako". Alde horretatik, bai osasun profesionalei eta baita pazienteei ere, analisiak sarri egitearen aldeko agertu da.
Komunitatean kutsatzea gertatuz gero, kontrol hori ezinezkoa izango da. Horregatik, komunitateko kutsatzeak ekiditeko distantziaren garrantzia azpimarratu du. Zehaztu du, baina, jardun baikoitzaren arabera distantzia hori diferentea dela. Hitz egiteko, metro eta erdi nahikoa dela azaldu du. Aldiz, ozenki hitz egitea arriskutsuagoa dela eta, beraz, distantzia handiagoa behar dela. Horregatik jo du derrigorrezko terrazetan, adibidez, maskara jarrita edukitzea.