Faktoria
Adolfo Arejita
'Aillarte'
Adi egoteko deiak egiteko forma diferenteen adibideak ekarri ditu gaur euskaltzainak.
-
Adolfo Arejita
7:39 min
Euskaraz kostako herri batzuetan bizi den hitza da "aillert", Adolfo Arejitak gaur gogoratu duenez. Berak Ondarroan ikasi zuen "aillarte" hitza, adberbio gisa: "aillert egon", "aillarte egon". Indar handiko hitzak, nonbaiten ere. Horiek ezezik beste forma batzuen erabilera ere batu ditu euskaltzainak astelehenero osatzen duen tarterako: " "Kontuz!", "Erne!", "Adi!", "Zuhur!"¸ edo biak batera: "Adi eta zuhur!", "Atzarri!" edo "Atzar!", "Kasu!" eda "Goait", Lapurdi aldean.