Itxi

Faktoria magazina

Terraza bertikala

Hoteleko gelaren intimitatean Gaztelu plazara begira, afari bikaina. Merezi izan du!!

Iruñeko "Gran Hotel La Perla" hotelak munduko lehenengo terraza bertikala sortu du, balkoietan eta geletan hamaiketakoa egin edo afaltzeko aukera eskaintzeko.

  • Gaztelu Plazara begira afari berezia "Gran Hotel La Perla"-ko "terraza bertikalean"

    Gaztelu Plazara begira afari berezia "Gran Hotel La Perla"-ko "terraza bertikalean"

    11:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ruben Ziganda larunbatean izan zen Gran Hotel La Perla hoteleko gelan afaltzen emaztearekin, ezkontzako urteurrena ospatuz. Lehendabizi balkoian mokadutxoa eta gero gelaren intimitatean afaria, "plater mordoa eta dena oso goxoa". "Normalki jatetxeetan ondoan beste mahai batzuk izaten dituzu eta gelan bakarrik afaltze horrek ematen duen intimitateak puntu berezia eman zion ospakizunari. Gainera, lehenengo aldiz Gaztelu Plaza goitik ikustea bikaina izan zen, "arras ongi joan zen" kontatu digu.  "Merezi izan du, dirua horretarako da, gastatzeko".  

Hotela oraindik itxita dago eta zabaldu bitartean burutazio hori izan dute, gelak eta balkoiak otordu eta ospakizunetarako erabiltzea. Oraingoz ekainean bakarrik izango da horretarako aukera, baina oso erantzun ona izaten ari denez, baliteke uztailean ere eustea "terraza bertikal" deitu dioten honi.

"Baserriberri" jatetxekoak arduratzen dira balkoi eta geletako otordu hauek diseinatu eta prestatzeaz eta Luken Vigo arduradunak eman dizkigu azalpenak 'Faktoria' saioan. Bide batez kontatu digu asteazkenean irekiko dutela taberna eta jatetxea uztailean. Orain dena prestatzen ari dira lan eta lan.

Historia handiko eta luxuzko hotela da Gran Hotel La Perla eta besteak beste bertan lo egindakoak dira, Ernest Hemingway, Orson Welles, Charles Chaplin, Pablo Sarasate, Julian Gayarre, Imperio Argentina, Ignacio Zuloaga.....