Itxi

Faktoria

Ostegunean

Garbiñe Biurrun magistratua, "Faktoria"n

Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentetza hartu aurretik izango dugu lan arloko magistratu tolosarra 'Faktoria' albistegian.

  • Garbiñe Biurrun

    Garbiñe Biurrun

Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentetza hartuko du Garbiñe Biurrun lan arloko magistratuak. Datorren astean dator presidente aldaketa, eta, aurretik, "Faktoria"n izango da, 09:30 aldera.

Solasaldian, gaurkotasunak utzi dizkigun albiste nabarmenenak aztertuko ditugu Martxelo Otamendi, Iñigo Aduriz eta Xabier Riezu kazetariekin.

10:00etan hasiko da magazina, Manu Etxezortuk gidatuta. Hasteko, komunikabideen entresaka egingo dute Mikel Garciak eta Xabier Landabideak. Segidan, Barrundiako eskola txikiaren egoera ezagutzen lagunduko digu Odei Arregi eskolako gurasoak. 11:00etako albistean entzun ondoren, Mireia Rocak Altzuzako Oteiza Museora eramango gaitu berriz ere, eta, jarraian, Beasainen martxan jarri duten 'Txakur Eredugarria' programaren berri emango digute Adur Ugartemendia zinegotziak eta Xabi Arrese txakur-hezitzaileak. 12:00etako albistegiaren ostean, berriz, Ziortza Karrantza psikologoaren kontsultategia zabalduko dugu, eta, azkenik, lau urtez munduan barrena basogintza ereduak ezagutzen ibili den Artzentalesko Mikel Otaola Urrutxirekin hitz egingo dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".