Itxi

Faktoria magazina

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

"Lanbide berrietara ateak zabaltzera doa Goi Zikloko titulu berri hau"

Usurbil, Santurtzi eta Somorrostroko Lanbide Heziketako eskolek energia berriztagarriei buruzko Goi Mailako ziklo berri bat eskainiko dute irailetik aurrera, EAEn lehendabizikoz.

  • Usurbilgo Lanbide Eskolako teilatua eta ingurua

    Usurbilgo Lanbide Eskolako teilatua eta ingurua

    12:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ikasturte hau bukatzear dugula, irailetik aurrera izango den ikasturte berrirako aurre-matrikula kanpainetan murgilduta daude eskolak, eta dauden proposamen guztien artean, Lanbide Heziketak eskainiko duen Goi mailako ziklo berri batek lortu du gure arreta.

Santurtziko San Jorge Lanbide Heziketan, Somorrostroko Somorrotro Heziketa Zentroan eta Usurbilgo Lanbide Eskolan irailetik aurrera “Energia Berriztagarriak” izeneko Goi Mailako zikloa jarriko dute martxan. Argi dago munduak momentu honetan duen erronka nagusienetako bat dela energia trantsizioarena. Egoeraren azterketa egin dute azken urteetan ikusteko nondik nora jo beharko luketen energia berriztagarriak lortzeko bideek, eta hori ikertu ondoren sortu dute ziklo berri hau.