Faktoria magazina
Suak artegia erre die
Josu Soraluze: "Asuntoa beltz ikusten dugu"
130 bildots, txakurra, lau katu, bi traktore eta kotxea erre dizkie suak Errezilgo Etumeta baserrian. Josu Soraluze jabeak azaldu digu ukuilu berri-berria zela, artaldea osatzen ari zela.
-
Etumeta baserrian suak kiskalitako artegia
3:34 min
Eraikuntzan lanean aritu ondoren, iaz erabaki zuen abeltzantzari heltzea Josu Soraluzek eta artaldea osatzen ari zen Errezilgo jaiotetxean, Erdoizta auzoko Etumeta baserrian. Igande goizean aitak abisatu zion ukuiluan sua piztu zela, baina ez zuen espero hainbesterainokoa izango zenik. Iritsi zenerako dena erreta zegoen, ordubete baino gutxiagoan erre zituen suak 130 bildotsak, zakurra, lau katu, bi traktore eta kotxea.
Ardiak larrean zebiltzan eta salbatu ziren, baina kasualitatez arkumeak barruan zeuden. Normalean zelaian izaten dira, baina pentsua janda lotan gozo zeudenez, bertan uztea erabaki zutela esan digu penaturik.
Orain aseguru etxearekin, peritoekin eta paper kontuekin buruhauste ugari eta "asuntoa beltz" ikusten duela esan digu 'Faktoria' saioan Josu Soraluzek.