Faktoria magazina
ZERO ZABOR URETAN
"Itsasoan arrainak baino plastiko gehiago egongo dela jakitean larritu da jendea"
Mater ontziak euskal kostaldea zeharkatuko du datozen egunetan, itsasoan topatzen dituzten plastikoak jasotzeko. Mikroplastikoak mundu mailan egiten diren ikerketen arabera aztertuko dituzte, gainera.
-
Boluntarioak Materreko brankan, plastikoak non ikusiko.
11:45 min
Uztailaren 3 arte Hondarribian izango da Hondarribiko Kai Berrian Mater ontzia, Zero Zabor Uretan kanpainaren baitan. Euskal kostaldeko hainbat portutan lehorreratuko da eta mezu bat zabalduko dute: "Zaborrik hoberena, sortzen ez dena".
Hondarribiko irteeran izan da 'Faktoria' saioa, Materreko arduradunekin eta boluntarioekin. Eta itsasontzian bertan egindako elkarrizketekin osatutako tartea da honako hau.
Honako portu hauetan egingo du kanpaina Materrek, Hondarribian uztailaren 1etik 3ra, Getarian uztailaren 4tik 6ra, Ondarroan uztailaren 7tik 9ra, Bermeon uztailaren 10etik 12ra, Portugaleten uztailaren 13tik 15era, Bilbon uztailaren 16tik 18ra, Mutrikun uztailaren 19tik 20ra eta Pasaian uztailaren 22tik 24ra.