Itxi

Faktoria

Adur Ezenarro, Ordizia

'Distantziak distantzia, musukoak derrigorrezko behar du Ordizian'

Adur Ezenarro Ordiziako alkateak esan du ez dakitela zenbat kutsatu dauden, eta maskaren derrigorrtasunaz hitz egin digu.

  • Adur Ezenarro, Ordiziako alkatea

    Adur Ezenarro, Ordiziako alkatea

    12:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ordiziako alkatea, Adur Ezenarro, kexu da: 'ez dakigu gure herrian zenbat kutsatu daude'. Herrian azaldu den koronabirus agerraldiari aurre egiteko koordinazio egokia izan dela uste du baina, positiboen artean zenbat herrikide dituen ez du osasun sailak argitu. 'Ordiziako agerraldiarekin lotuta baieztatu dituzten 35 kasu horien artean, ez dakigu gaur gaurkoz zenbat diren herrian daudenak eta zenbat kanpo. Eskatu ditugu behin eta berriro, zehaztasun kontu bat da'. Informazio falta horrek, dio alkateak, neurriak hartzea zaildu egiten du.

Osasun sailak iragarri ditu lehen neurriak, herriko tabernetako edukiera mugatzea da. Hortik harago jo nahiko luke Ordiziako udalak eta egintzat jotzen du maskararen derrigortasuna etorriko dela, osasun sailaren aginduan: 'etengabe ari gara herritarrei gogorarazten musukoaren erabilera derrigorrezkoa dela eta uste dugu hori ere etorriko dela; distantziak-distantzia, musukoaren erabilera derrigorrezkoa izatea'

Badakite, agerraldian kutsatutako batzuk, Ordizia kanpokoak direla eta horregatik ezinbesteko jo du azaldu diren positiboen jarraipena: Goierriko herrietako alkateak hartu-emanetan dira, koronabirusa baieztatu den kasuen gertuko informazioa izateko.

Ardura eskatu du Adur Ezenarrok eta PCR testa egin eta emaitzaren zai dauden herritarrei, etxean gelditzea gomendatu die: 'ikusi dugu hainbat pertsonek probak egin eta bizitza normalarekin jarraitu dutela. Erantzunkizunez jokatu behar dugu, emaitzak ezagutu arte, etxean gelditu behar dute'.

Hauteskundeen gertutasunak kezkatzen du Ordiziako alkatea. 'Ez dakigu ze punturaino izango ditugu hauteskundeak egiteko baldintzak ze punturaino