Itxi

Faktoria magazina

JANTZIAREN ZENTROA ERRENTERIAN

"Orain 100 urte, gaur bezala, musukoarekin zebilen jendea Donostiako Bulebarrean"

Donostiako Bulebarreko zuri-beltzeko argazki erraldoi baten parean manikiak, garai hartako musukoekin. Gripe espainiarraren urteetako izurritera itzuli eta erakusketa bitxia prestatu dute Errenterian.

  • XX. mendearen hasieran ere musukoak erabili ziren, gripe espainiarrari aurre egiteko.

    XX. mendearen hasieran ere musukoak erabili ziren, gripe espainiarrari aurre egiteko.

    19:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Errenteriako Kapitain Etxean sartu eta XX. mende hasierara eramango gaitu han ikusiko dugunak. 1918. urtean murgilduko gara bat-batean. Donostiako Bulebarrean emakume eta gizonak paseoan dabiltza, beroki eta kapelak jantzita... eta, gripe espainiarraren eragile izan zen birusari aurre egiteko maskarak dituzte aurpegian. Honela, gaur egun kalera ateratzen garen bezala ikusten ditugu orduko herritarrak. Eta musukoen bidez, bi izurriteak lotu ditu Jantziaren Zentroak.

Irailera arte izango da zabalik erakusketa, Kapitanenea kaleko eraikin zoragarri honetako beheko solairuan. Jantziak, musukoak, argazkiak eta datuak, orduko gripe hark utzitako zenbakiekin. Bigarren solairuan, berriz, distantzia soziala mantentzeko balioko liguketen soinekoak ikus daitezke, industri aroak ekarritako modaren erakusgarri.

Jantziaren Zentroa larunbat eta igandeetan irekitzen dute, eta udarako eskaintza berezia izango da aurten, gaueko bisita gidatuak ere eskainiko baitira. Larunbata gauetan izango dira, 22.00etatik aurrera, uztailaren 11an eta 18an eta abuztuaren 8an eta 22an. Joan aurretik jantziarenzentroa@errenteria.eus helbidera idatzi behar da edo Errenteriako turismo bulegora deitu (943 49 45 21 telefono zenbakira).