Faktoria magazina
ERROTARRIAK JAIZKIBELEN
"Jaizkibeleko errotarriak Ameriketaraino iritsi ote ziren aztertu nahi dugu orain"
Bere arroken egituragatik bikaina zen Jaizkibel mendia errotarriak egiteko. Eta horretan aritu ziren XVI. gizaldian. Orain, Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek errotarriak eta harrobiak topatu dituzte.
-
Errotarria, belarrak estalita.
26:45 min
Ikaragarri ederra da denboran atzera egin eta orain bost mendeko errotarriak topatzea. Seguru asko, jende asko pasa da urte hauetan guztietan errotarri hauen aldamenetik, baina harri bat gehiago zirelakoan ez diote kasu handirik egin. Baina bai, errotarriak dira. Eta Aranzadi Zientzia Elkarteak bat baino gehiago kontatu ditu Jaizkibelen.
Orain bost mendeko dokumentuak aztertuta iritsi dira errotarri hauetara. Urteak dira Etnografia saileko Javi Castro Euskal Herriko errotarriak bilatzen ari zela, Europa mailako proiektu zabal baten baitan. 306 errotarri topatu ditu Euskal Herri osoan orain baino lehen, eta urte honen hasieratik honera baita Jaizkibelen ere, errotarriak ez ezik harrobiak izan zitezkeenak ere topatu dituzte.
Aranzadi Zientzia Elkarteko Iñaki Sanz-Azkue eta Jon Aldaiarekin egin dugu txangoa Jaizkibelen zehar.