Itxi

Faktoria magazina

Zirimola: BOLIVIA

"Bi Bolivia desberdin daude: goi-lautadakoa, indigena, eta gainerakoa"

Xabier Azkargorta, Miren Altuna eta Eñaut Gereñu izan ditugu gidari 'Faktoria'ko Zirimolan. Bolivia kontrastez beteriko herrialdea da; bere osotasunean, ertz guztiak ezagutu nahi izan ditugu.

  • Xabier Azkargorta, Miren Altuna eta Eñaut Gereñu, Boliviaz, Faktoriako Zirimolan

    Xabier Azkargorta, Miren Altuna eta Eñaut Gereñu, Boliviaz, Faktoriako Zirimolan

    31:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Xabier Azkargorta futbolari ohia, entrenatzailea eta futbol esataria Bolivian bizi da duela hamarkada bat. Herrialdeak izan duen bilakaeraz hitz egin digu 'Faktoria' saioan: gizarteaz, koka-landareaz, ekonomiaz, folkloreaz... "Koka-landarea gauza bat da, hortik ateratzen duten hautsa beste gauza bat da; hor dago borroka. Tradizioz betetako landarea landatzen utzi, laborategiak salatu... hortxe dago koska", Azkargortaren hitzetan.

Oxigeno gutxiagorekin bizi dira Bolivian, % 30 bat gutxiago, itsasmailatik ia lau mila metrora dagoelako La Paz, Potosi eta Oruro, besteak beste. Arnasa ondo hartzeko, Xabier Azkargortak hiru gomendio eman dizkigu: "poliki ibili, gutxi jan eta bakarrik egin lo".

Horren gain, Boliviara joan nahi duenarentzako informazio praktikoa eman digu Miren Altunak, 8 hilabetez han bizitako azpeitiarrak. "Autobusa da Boliviatik barrena ibiltzeko modurik onena. Ikaragarria da goi-lautadatik beste aldera pasatzen zarenean, belarriak itxi egiten zaizkizunean, hegazkinetan bezala". Zer bisitatu beharko genuke galdetuta, "La Paz, Titikaka antzira eta bertan dagoen Ilargiaren Irla, Uyuniko gatzaga..." aipatu dizkigu Altunak. Hango gastronomiaz ere hitz egin dugu berarekin, baita emakumeek duten paperaz ere.

Azkenik, Boliviaren inguruko argazkia osatu du Eñaut Gereñu Boliviara urtero joaten den "Gertuko" enpresako sortzaile eta zuzendariak. Evo Morales ia 14 urtez Boliviako presidentea izandakoa herrialdetik kanporatu zutenetik ezin izan duela itzuli esan digu Gereñuk. "Bi Bolivia daude: 14 urteko haurrak lanean, mehatzari, ikusi eta luxuzkoa, limusinan ibil zaitezke". "Jendea oso gertukoa da, baina zaila da bertan lan egitea ustelkeria dagoelako. Narkotrafikoa asko nabaritzen da", Gereñuren hitzetan.