Faktoria magazina
H. Alberdi, Getariako alkatea
"PCRen emaitzek itxura ona dute baina zuhurrak izan behar dugu"
Atzoko ilada luzeak apaldu dira, eta gaur Getarian egiten ari diren PCR probetan jendea lasaiago dabilela esan digu Haritz Alberdi alkateak. Era berean, gauzak ongi egin dituztela azpimarratu du.
-
Haritz Alberdi
6:14 min
Haritz Alberdi Getariako alkateak garbi du: "Getariarrok kezkatuta gaude, baina mundu guztiak izan beharko luke kezka, hau ez baita herri edo establezimendu batera mugatzen den zerbait, eta denok arduraz jokatu behar dugu. Birusa gure artean dago, eta pertsonok kutsatzen dugu". Atzo jende ugarik jo zuen PCR test masiboak egiteko jarri zuten gunera, eta gaur jendea pixkanaka doala esan digu 'Faktoria'n. Orain arte, 100dik gora testen emaitzak jakinarazi dituzte, eta "itxura ona hartzen ari" dela nabarmendu du, baina zuhur jokatu behar dutela.
Koronabirusaren foku bihurtu diren tabernak prebentzio neurriak bete dituela azpimarratu du Alberdik, eta Getarian hasieratik lanak "ongi" egin dituztela, ostalari eta merkatari elkarteekin eta jendearekin batera hartu baitituzte prozesu honen hasieratik erabakiak. Hemendik aurrera ere horrela jarraituko dute, alkatearen esanetan, eta beraz, udan bisitan joateko eku segurutzat jo du Gipuzkoako kostaldeko herri hau..