Faktoria magazina
Pintxopotea
Karmele Jaio: "Esan gabeko hitzak dira nire lurraldea"
Karmele Jaio idazlea gonbidatu dugu 'Faktoria' saioko Pintxopotera. Bere lanaz galdetu diogu; baina, horrez gain, Karmele Jaio pertsona ezagutu nahi izan dugu, nolakoa den eta ze ohitura dituen
-
Karmele Jaio 'Faktoria' saioan
31:53 min
Etxean idazteko gela duen arren, azken liburua liburutegian idatzi duela aitortu digu Karmele Jaio idazle gasteiztarrak 'Faktoria' saioan egin diogun gertuko elkarrizketan. Idazterakoan kaotikoa dela aitortu digu, edozein ordutan idazten duela, oso lanpetua ibili ohi delako.
Horrez gain, "kuadernotxoa eraman ohi dut soinean, baina inspirazioa ez da bakarrik etortzen; gauzei arreta jarrita, lan eginda, sortzen zaizkit ideiak", esan du Jaiok. Jorratzen dituen gaien inguruan galdetuta, "niretzako inportateagoak dira pertsonaiek esan gabe uzten dutena esaten dutena baino", erantzun du idazleak. Lotsatia den arren, gustuko duela bere lanaz jendearekin hitz egitea, eta baita Durangoko Azokara joatea ere esan digu.