Itxi

Faktoria

Joxerramon Bengoetxea

"Batasunaren federazio ekonomikorantz urrats oso inportantea da Bruselako hau"

Europako zuzenbidean aditu den legelariaren arabera, osasun krisiak eragindako zorra estatuena ez baino Batasunarena dela onartzeak ate berriak zabal ditzake, adibidez, hainbat zerga bateratu jartzeko

  • Joxerramon Bengoetxea Europar Zuzenbiden aditu den legelaria

    Joxerramon Bengoetxea

    7:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Birfundazio" hitza, beharbada, handiegia izan litekeen arren, gaur goizaldean Europako Kontseiluak itxi duen "akordio bikoitzaren" garrantzia nabarmendu du Joxerramon Bengoetxeak eta azpimarratu du "aurrera begirako Europaren kontsolidazioa dakarrela".

Europako zuzenbidean aditu den legelariak "Faktoria"n egindako elkarrizketan gogoratu du, hitzartutakoaren arabera, osasun krisiak eragindako zorra Batasunarena izango dela orain eta ez estatu bakoitzarena.

Bengoetxearen arabera,  Europaren "federazioruntz urrats ekonomiko" oso inportantea da hori eta, beto sistemek oraindik indarrean jarraitzen badute ere, balioko du hainbat estatuaren "zalantzak errazago gaintzeko eta etorkizuneko tresna berriak esploratzeko, adibidez, europar zergak: finantzen mugimenduen gaineko zergak, zerga ekologikoak eta beste hainbat".